Berriketan podcast

U14: ituan duten mugimendua

19/11/2026
0:00
13:33
Retroceder 15 segundos
Avanzar 15 segundos
U14 mugimenduaren aurkako auzibideak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost urte baino ez dituen arren, dagoeneko 14 lagun atxilotu dituzte eta kide batzuk epaitu izan dituzte. Azkenengo epaiketa azaroaren 17an izan zen, lau kideren aurka, jendarme etxe baten aurrean pankarta bat ezartzeagatik. U14 mugimenduaz eta bere aurkako errepresioaz aritu zaigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetaria. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Otros episodios de "Berriketan"