
0:00
13:55
Euskal selekzioaren eta Venezuelakoaren arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, larunbata, jokatuko dute partida gizonezkoen selekzioek San Mamesen. Alde batetik, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute, eta, bestetik, Venezuelari esker ona adierazi, 36ko gerraren ondotik erbesteratutako euskal herritar ugariri aterpe emateagatik. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzaileak eman dizkigu partidari buruzko xehetasunak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Otros episodios de "Berriketan"



No te pierdas ningún episodio de “Berriketan”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.








