Nola lortu haurrek eta nerabeek euskarazko kulturarekin gozatzea? Kultur eskaintzaren zati handi bat haiei zuzenduta dago, baina ba al dakigu benetan zer gustatzen zaien, zerk aspertzen dituen edo nola jasotzen duten kultura? Eta prest al gaude haiei entzuteko, haien gustuak eta praktikak helduok kulturatzat jotzen dugunarekin bat ez datozenean ere? Agian, haiengana nola iritsi galdetu aurretik, haiei nola begiratzen diegun galdetu beharko genioke geure buruari.Hiru begirada elkartuko dira horretarako mahaiaren bueltan. Maite Gurrutxaga ilustratzaileak hizkuntza bisuala lantzen du, hitzik gabeko albumetatik komikira. Idoia Alustiza Oianguren BHIko irakaslea da, eta irakurle talde, irakurketa gidatu eta bestelako proiektuen bidez lantzen du irakurzaletasuna ikasleekin. Igor Idoeta, berriz, Markina-Xemeingo herri bibliotekako burua da, eta herriko eskola publikoaren eta liburutegiaren arteko zubia eraikitzen aritu da. Eta galdera hauek arakatzen laguntzeko, gidari eta bidelagun: Miriam Luki, idazlea eta kazetaria.
Otros episodios de "baDA!bil"



No te pierdas ningún episodio de “baDA!bil”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.








