Kantatutako hitzek bide zuzenagoa egiten dute guganaino. Nolabait, musika eta doinua autopista emozional moduko bat bihurtzen zaizkio hitzari. Kantuek hitzak erregalatzen dizkigute, norbere intimitatea kolektibizatu egiten da. eta boz goran sekula esango ez genituzkeen hitzak oihukatzeko aukera paregabea ere badira kantak.“baDA!bil” podcastaren 4. denboraldia abiatzeko atalean, kantari eta kantugile hirukotea bildu dugu horri erreparatzeko. Musikaria, abeslaria eta artista da Ana Arsuaga. Verde Prato du bakarkako proiektua. Nahia Zubeldia Lumi taldeko kide da. Ahotsa jartzen dio. Eta baita hitzak ere. Makina bat musika proiektutan aritua da Gartxot Unsain: taldean, nahiz bakarka. Kantuetako hitzak ditu afizio eta obsesio. Eta hiruren hitzei doinua eta neurria emanez, Ane Garcia idazlea eta musikaria.
Otros episodios de "baDA!bil"



No te pierdas ningún episodio de “baDA!bil”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.








