Tropela.eus podcastak podcast

Tropela.eus podcastak

Tropela Elkartea

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

20 épisodes

  • Tropela.eus podcastak podcast

    #533 Tropela.eus podcastak: 15ero 7. saioa. Oier Ibarguren, Amaia Martioda eta Iosune Murillo

    37:59

    Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #532 Tropela.eus podcastak: 2021eko Paris-Roubaix

    31:55

    Asteburu honetan Paris-Roubaixekin hitzordua dugu, gainera historian lehen aldiz hitzordu bikoitza. Igandean ohi moduan gizonezkoen lasterketa jokatuko da, baina esan bezala, lehen aldiz, larunbatean emakumezkoen Paris-Roubaix izango da. Igandekoari begira, Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute batez ere Tropelako kinielan oinarrituta. Ea lagungarri zaizuen!
  • Tropela.eus podcastak podcast

    Ne ratez aucun épisode de Tropela.eus podcastak et abonnez-vous gratuitement à ce podcast dans l'application GetPodcast.

    iOS buttonAndroid button
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #531 Tropela.eus podcastak: 2021eko Munduko Txapelketak

    57:25

    Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #530 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 21. etapa

    16:00

    Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko atarian … "#530 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 21. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #529 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 20. etapa

    12:15

    Espero bezala ihesaldia osatu da, batez ere DSMek mendiko maillota ziurtatu nahi zuelako. Azkenean Storer-ek (DSM) irabaziko du edizio honetan. Ihesaldi horretan bertan zen gaurko etapa garailean, Champoussin (ACT). Hala ere meritu handiko garaipena frantziarrak lortu duena, izan ere faboritoen tropeltxoa lasterketa buruan zela atzetik aurrera egin azken bi kilometroetan eta garaipena lortu du. Sailkapen … "#529 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 20. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #528 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 19. etapa

    5:45

    Espero genuen ihesaldia izatea, baina ez ihesaldiko norbaitek etapa garaipena lortzea. Eta hori egin duena Cort (EFN) izan da, horrela bere Vuelta honetako hirugarren garaipena lortuz. Jakobsen (DQT) lehen portuak ezin izan ditu tropel nagusiarekin eragin eta horrek zerikusia izan du bere taldeak esfortzu gehiegirik ez egiteko ihesaldia irensteko. Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, aldaketarik ez: … "#528 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 19. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #527 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 18. etapa

    9:37

    Azkenean lortu du garaipena Movistarrek Vuelta honetan. Miguel Angel Lopez (MOV) lortu du azken igoeran erasoa jota etapa garaipena. Aipatzekoa gaurkoan ere Storer (DSM) protagonista izan dela, eta etapa garaipenaren lehian sartu ez bada ere, behintzat mendiko maillotaren lehian maillota janztea lortu du gaurkoan. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez Guillaume Martinek (COF) postuak galtzeaz gain, … "#527 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 18. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #526 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 17. etapa

    12:29

    Ikuskizuna espero zen baina ez genuen horrelakorik espero. Bernalek (IGD) urrutitik erasoa jota erantzun dion bakarra Roglic (TJV) bera izan da, azkenean etapa garaipena eta lidergoa berreskuratuta. Eta ez hori bakarrik, Movistarreko bikoari, podiumeko postuetan diren biei, denbora gehiago atereaz. Eikingek (IWG), horrenbestez, agur esan behar izan dio maillot gorriari, agur Mikel Landak (TBV) Vuelta … "#526 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 17. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #525 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 16. etapa

    6:47

    Jakobsenek (DQT) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan, eta ez hori bakarrik, maillot berdea eskura geratu zaio. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Aipatzekoa gaurkoan Cicconek (TFS) etxerako bidea hartu behar izan duela Vanmarckerekin (INS) eroriko baten ondorioz. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu … "#525 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 16. etapa" irakurtzen jarraitu
  • Tropela.eus podcastak podcast

    #524 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 15. etapa

    7:00

    Majkak (UAD) lortu du 15. etapa poltsikoratzea, Carusok (TBV) 9. etapan lortu zuenaren antzera. Zerbait gehiago espero zen faboritoen artean, baina erasoa jotzen bakarra Adam Yates (IGD) izan da, 15 segundo soilik urratzera iritsiz. Ondorioz, Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Découvrez le meilleur des podcasts sur l'application GetPodcast.

Abonnez-vous à tous vos podcasts préférés, écoutez les épisodes sans connexion internet et recevez des recommandations de podcasts passionnants.

iOS buttonAndroid button