
Gaurkotasun gutxi utzi du aste honek bideojokoen munduan, baina beti dugu zazpi itsasoak zeharkatzeko aukera. Asko ari da aldatzen bideojokoak pirateatzen dituen komunitatea adimen artifizialaren eraginez, eta haiek egindako azken aurrerapausoei buruz arituko gara atal honetan.
Baina gai nagusia FEZ izango da. 2012an kaleratu zen maisulan hau, eta gure Indie Game: The Movie dokumentalari eskainitako saioen baitan aztertuko dugu. Gainera, haren sortzaile den Phil Fish ere aipatuko dugu, figura miresgarri bezain problematikoa izan baita.
-
JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa!
Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :)
-
Kredituak:
"RetroFuture Clean"
Kevin MacLeod (incompetech.com)
Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0
http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/
Otros episodios de "JOLASTOKIA"



No te pierdas ningún episodio de “JOLASTOKIA”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.








