0:00
7:57
Retroceder 15 segundos
Avanzar 15 segundos
Bi mugarri nagusi ditu pilota modernoak. Bata, pilotariak anonimo izateari uzten dionekoa; bestea, elementu arkitektoniko bat, ezker horma. Juan Inda Perkain da, deituraz eta ospez, ezagutzen den lehenbiziko pilotaria. Ez haren aurretik besterik izan ez delako, ezpada historiaren kapritxoz, haren inguruko kontakizunek arrunt lagundu dutelako gizonaren izena zabaltzen. Aurizperrin sortua 1754an, handik laburrera zen familia guztia Alduden. Nolanahi den, mugako pertsonaia da Perkain. Frantziako Iraultzaren ondoren, Baztanera pasea zen ihesi. Hegoaldean jokatu zuen batez ere 1790eko hamarkadan. Orduan sortzen da Juan Indaren gainetik Perkain mitoa. Gidoia: Iñigo Aranbarri Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus. Xistera  

Otros episodios de "Euskal Herriko historia 100 objektutan"