Bi aurpegi ditu Oierrek: institutuko gainontzeko mutilen aurrean harroxko eta isekati ageri da, baina bakarrik dagoenean ustekabeko sentsibilitatea erakusten du. Natura atsegin du eta min ematen dio animaliak sufritzen ikusteak. Horregatik konbentzitzen du Naroa, Gexani laguntza eman eta bere etxean babesa eman diezaion. Nahiz eta Gexanek ere, ustekabean, bere bigarren aurpegia erakutsiko duen.
Zuzendaria: Oier Aranzabal
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Aktoreak: Sua Enparantza, Ibai Ugarte, Angela Lopez, Sara Cozar, Asier Hormaza eta BIEUSE, Euskal bikoiztaile eta aktoreen elkarteko kideak.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Artea: Laida Ruiz
Ekoizpena: Xabier Etxeberria
Grabaketa eta soinu diseinua: Jon Gartzia eta Alai Ormazabal eta Oier Aranzabalek, Lasarteko ULU estudioetan.
Eden, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
Otros episodios de "Eden"
No te pierdas ningún episodio de “Eden”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.