Chocolate Remix, Bad Bunny, Karol G edo Bad Gyal artisten doinuekin ere girotu zitekeen saio hau. 'Contenido explícito' (Eduki esplizitua) liburuan, gaur egun oraindik estigmak hartuak diren askotariko gaiei heldu die June Fernandez idazle, kazetari, ikerlari eta Hiruki Larroxako kideak, eta tartean dira 'pole dance'-a, pornografia, biluziak, BDSMa, eta baita reggaetoiaren erritmoan eginiko 'twerk' mugimenduak ere. Haietaz aritu gara BerriaFMn ere. Zer dago estigmaren atzean? Zenbateraino da gorputz eta identitate batzuk diziplinatu nahia?
Otros episodios de "Berria FM"



No te pierdas ningún episodio de “Berria FM”. Síguelo en la aplicación gratuita de GetPodcast.








